XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

guztia irensten zuten zirt-zart, eta egin eta esaten zuten guztia suertatzen zen barregarri.

Markosi kosta egin zitzaion pixka bat giroan sartzea baina behin brometan parte hartzera animatu zenean, eta ardo beltzaren laguntzaz, guztiz egokitu zen afariko girora.

Momentu jakin batean, kontzerturako berandu samar egiten ari zitzaienez, kontua eskatu eta kafea beste batean, harako bidean, hartzea erabaki zuten.

Jatetxetik atera zirenean Markosek, zoriontasunetik hurbil sentitzen hasia, ezin zituen hankak nahi bezain ongi menderatu eta zuzendu.

Hala eta guztiz ere, kafea hartzera geldialdia egin zutenean whisky bat eskatu zuen aspaldiko desio bat betetzera doanaren konbentzimenduz.

Barrenak aurrera jarraitzeko eskatzen zion, beti aurrera.

Ordurako ez zion batere lotsarik ematen jantzi ezohiko haiekin joateak eta tipo martxosoa, modernoa, sentitzen zen.

Hitz bat badago definitzeko tabernatik kontzertuko zelairainoko bidean Markosek zeraman aldartea: euforia.

Edozein gauza egiteko prest sentitzen zen gizona, eta txulokeria puntua ere nabaria zen bere jarreran, taldeko kideen ondoan ibiltzerakoan.

Gaueko paseatzaile gazteen artean batzuek, parean pasatzerakoan, ezagutu egiten zituzten musikariak eta orduan, bera ere taldekidea balitz, tripa sartu, bularra atera eta irribarretsu begiratzen zien, harro-harro.

Ailegatu ziren aretora eta berari, besteei bezalaxe, dohainik sartzen utzi zioten.

Detaileak, taldekideen parean jartzen zuen neurrian, bere harrotasuna areagotu zuen.

Seguru sentitzen zen bere buruaz, oso gutxitan bezala.

Behin esparru barruan, zelaia beterik ez zegoela ikusi ahal izan zuten